Gaur Zumarragako Kirolaren Gala egin dute udaletxean. Udalak urteko kirolari onenak saritu ditu. Aurten bi izan dira sarituak: Nicolas Alustiza txirrindularia eta Josetxo Mujika triatloilaria. Alustizak lau garaipen lortu ditu 23 urte azpikoen mailan (Durana, Iturmendi, Segura eta Antzuolan) eta datorren urten profesional mailan arituko da, Euskaltel-Euskadirekin. Mujikak, berriz, distantzia luzeko munduko txapelketa irabazi du eta baita distantzia erdiko Euskadiko txapelketa ere.
Josetxo Mujika Jesus Mari Piñeiro lagunekin joan da eta Alustiza bere senitartekoekin. Mikel Serrano alkateak kirolarien esfortzua eta beraien senitartekoen laguntza goraipatu ditu. Bestalde, Mujikak datorren urteko urrian Hawaiiko Iron Manean parte hartuko duela eta udalaren laguntza izango duela aurreratu du.