Cilda Energy enpresak Trekutzeko zentral eolikoa egiteko beharrezkoak diren baimen administratiboa eta ingurumen baimena eskatu ditu. Herritarrek euskadi.eus webgunean dokumentazioa aztertu dezakete eta hilabeteko epea dute alegazioak aurkezteko. Enpreak 5 megavatteko bi haizerrota jarri nahi ditu Zazpi Puntetan: bata Irimotik gertu samar eta beste Antzuolako lurretan. Aerosorgailuek 200 metroko altuera izango lukete.