
Ostegunean, taloa egiten ikasteko ikastaroa izan zuten udal euskaltegian. Euskaltegiko ikasle bat aritu zen irakasle lanetan: Pili Gutierrez legazpiarra. Ekintzaren helburu nagusia ikasleak arlo akademikotik apurtxo bat aldentzea eta elkarrekin euskaraz gozatzea izan zen.