Antioko baselizan jaiotza jartzen dute urtero. Jesus Perez izan zen jaiotza jartzen hasi zena eta duela urte batzuk Josean Larrañagak lekukoa hartu zion. Pixkanaka jaiotza hazi egin da eta aurtengoan Belokiko gurutzea argiztatuta ikusi daiteke. Izan ere, garai batean gurutzea argiztatuta egon zen eta Belokiko gurutzearen lagunen aspaldiko nahia da gurutzea berriro argiztatzea.