Gaur eguerdian erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria Urretxuko Labeaga 40ko Kizkur ile-apaindegiak irabazi du. Bigarren saria Urretxuko Labeaga 16ko Kotoi paper-dendak irabazi du eta hirugarrena Urretxuko Areizaga 14ko Adats ile-apaindegiak. Bi aipamen berezi ere eman dituzte: Zumarragako Secundino Esnaola 3ko Urki liburu-dendarentzat eta Zumarragako Soraluze 6ko Bidegorri arropa-dendarentzat izan dira. Herritarren saria Urretxuko Labeaga 5eko Stylo ile-apaindegi eta arropa-dendak irabazi du.