Gaur, 19:00etan, Anabel Santamariaren oroimenezko eskubaloi txapelketaren zazpigarren edizioa aurkeztuko dute Zumarragako kultur etxean. Ondoren, 19:30ean, Javier Ruiz neurologoak gaixotasun neurodegeneratiboei buruz hitz egingo du.
Memoriala hilaren 26an jokatuko da, 16:00etatik 20:00eara, Ispilla kiroldegian. 20:15ean zozketa egingo da. Zozketarako txartelak euro batean salduko dira. Bildutako dirua gaixotasun neurologikoen ikerketara bideratuko da. Horretaz gain, merchandising produktuak salgai jarriko dituzte.
Anabel Santamaria Urola eskubaloi taldeko bi jokalari ohiren ama zen. 2016ko urriaren 23an hil zen, gaixotasun luze eta sendaezin baten ondorioz: artrofia multisistemikoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide