
24/7 plataformako kideek Legazpi, Urretxu eta Zumarragako azoketan herritarren testigantzak jaso dituzte: herritarrek, Osakidetzarekin izan dituzten arazoen berri eman diete. Atzo lekukotzak ospitalera eraman zituzten eta ESIko (Erakunde Sanitario Integratua) zuzendaritzarekin elkartzea eskatu zuten.