Ekitaldian aizkolari eta sokatira talde beteranoek parte hartuko dute
Hilaren 30ean, 17:30ean, Angel Erratzu urretxuarra omenduko dute Ederrena pilotalekuan. Angel Erratzuri esker onez jaialdian aizkolari eta sokatira talde beteranoek parte hartuko dute. Aizkoran, Arrospide eta Ugarteburu, Elorriaga I eta Jaunarenaren aurka lehiatuko dira. Sokatiran, berriz, Golden, Nuarbe eta Mutriku taldeak elkarren aurka lehiatuko dira. Omenaldia Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak eta Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute.
Erratzu abuztuan zendu zen. Urretxu eta Zumarragako sokatiraren urrezko aroaren bultzatzailea izan zen eta EAJko zinegotzia Urretxuko udaletxean. Horra hor Otamotzek 2008an Erratzuri egindako elkarrizketa.
Elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen.