Saskiak ikasleek eramandako jaki eta edariekin osatu dituzte eta galdera lehiaketa batean parte hartu dutenen artean zozkatu dituzte
Urretxu eta Zumarragako udal euskaltegian galdera lehiaketa bat egin dute eta parte hartzaileen artean hamar saski zozkatu dituzte. Saskiak osatzeko, ikasleek osagai bana eraman behar izan dute euskaltegira. Horra hor irabazleen argazkiak.
Gure Txoko jubilatu elkarteko euskara ikasleak: Maria Pilar Betolaza, Ana Sanchez eta Maite Lanberri.
Mari Carmen Murua (aurrez aurreko B2 mailako ikaslea).
Maria Clavo (autoikaskuntzako B2 mailako ikaslea).
Nieves Fernandez (aurrez aurreko A2 mailako ikaslea).
Monika Hurtado (aurrez aurreko B1 mailako ikaslea).
Pili Ostoaga (A1 mailako ikaslea).
Luz Marina Zuluaga (A1 mailako ikaslea, bere lagun Laydie Lasernak jaso du).
Diana Ruiz (B2ko ikaslea).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide