Iraeta estankoan saldutako bi dezimok bosgarren saria lortu dute gaur Madrilen egiten ari diren Eguberrietako loteriaren zozketan. Saritutako zenbakia 88.979 da eta sarituek 6.000 euro irabazi dituzte.
Iraeta estankoko Oihane Arriaranek eta Esther Garciak saria ematea “oso pozgarria” dela esan dute. Ez dakite nortzuk diren sarituak, dezimoak makinak emandakoak baitira. Azken urteetan sari potoloak banatu dituzte Iraeta estankokoek: 2020an Bonolotoko 181.000 euro eta Primitivako 37.000 euro eta iaz larunbatetako loteriako lehen saria (60.000 euro).