Azkeneko Ostiral Magikoa datorren astean izango da: haurrentzako atrakzioak egongo dira, 17:00etatik 20:00etara, Areizaga-Kalebarren plazan
Atzo, Bi-Tartean merkatari elkarteak Bigarren Ostiral Magikoa ospatu zuen. Olentzero eta Mari Domingiren zaku magikoko zozketa egin zen: 50 euroko 10 erosketa bale zozkatu ziren. Horra hor sarituen izenak: Ander Armenteros, Ane Miren Ormazabal, Nahia Arotzena, Karmele Narraspe, Arantzazu Calvo, Susana Alvaro, Alberto Moyua, Maika Garcia, Miguel Angel Gorzon eta Olatz Crespo. Beraietako batzuen saria ordezkariek jaso zuten.