Egun garrantzitsua da gaur, besteak beste Maria Jesus Elgarrestaren azken lan eguna delako. Bere aitona Rufino Elgarresta eta amona Pilar Bastarrika egunkariak banatzen hasi ziren duela 80 urte baino gehiago eta ordutik etxeko guztiek horretan lan egin dute, gehiago edo gutxiago. Maria Jesusek 50 urte eman ditu egunkariak banatzen eta saltzen. Piedad kaleko kioskoan, egunkari saltzailearen agurra da gaurko albiste eta elkarrizketa gai nagusia.