
Hilaren 28an eta urtarrilaren 4an kafe filosofikoak egingo dituzte Kanarietatik (Jonathan Verak) eta Euskal Herritik (Pello Biainek). Solasaldi filosofikoak Internet bidez egingo dituzte, Euskal Herriko 18:30ean eta Kanarietako 17:30ean. Google Meet bidez egingo dituzte. Parte hartu nahi dutenek pello@ugleskola.eus helbidera idatzi behar dute. Esteka 18:15ean bidaliko diete, hilaren 28an eta urtarrilaren 4an.