Urtarrilaren 1etik prozesua amaitu arte, ordutegia orain artekoaren ezberdina izango da
Antioko taberna 2013ko irailean ireki zen eta Bidebide enpresak 10 urte daramatza bertan lanean. Esleipen epea amaitzear da eta udala kontratazio espedientea prestatzen ari da, lizitaziorako. Esleipen prozesua amaitu bitartean, tabernako irekiera ordutegia ez da ohikoa izango. Urtarriletik aurrera astelehenetan itxita egongo da, asteartetik ostiralera 10:00etatik 17:00etara irekiko da eta larunbatetan eta igandetan 10:00etatik 18:00etara.