Ekitaldian Nuarbe, Mutriku eta Urretxuko sokatira taldeek parte hartu dute
Angel Erratzu urretxuarra omendu dute Ederrena pilotalekuan. Angel Erratzuri esker onez jaialdian aizkolari eta sokatira talde beteranoek parte hartu dute. Aizkoran, Arrospide eta Ugarteburu, Elorriaga I eta Jaunarenaren aurka lehiatu dira. Sokatiran, berriz, Golden, Nuarbe eta Mutriku taldeak elkarren aurka lehiatu dira. Omenaldia Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak eta Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute. Omenaldiaren hasieran Erratzuri buruzko bideoa eman dute eta sokatira taldeek eta Urretxu eta Zumarragako udalek oroigarriak oparitu dizkiete Erratzuren alargunari eta seme-alabei. Amaieran pilotalekuan elkartutako guztiek Erratzuren omenezko kanta bat abestu dute, Uxue Kerejetarekin.
Erratzu abuztuan zendu zen. Urretxu eta Zumarragako sokatiraren urrezko aroaren bultzatzailea izan zen eta EAJko zinegotzia Urretxuko udaletxean.