Goiargi abesbatzako kideek urteko azken kontzertua egingo dute gaur (larunbata), beraien lagunekin. Gaurko emanaldiarekin 40. urteurrenari amaiera emango diote. Kontzertua mertzedariatarren elizan izango da, 19:00etan.
Emanaldia Euskal Herriko Gabon kantekin hasiko dute eta jatorri ingeleseko lanekin amaitu. Azken horietan herriko hainbat musikari profesionalen laguntza izango dute. Horietako
askok Goiargiren aurreko kontzertutan parte hartu dute eta beti egon dira elkarlanean aritzeko prest. Kontzertuan Sara Zufiaurre eta Juanma Begiristain klarinete-jotzaileek, Gabriel Mesado biolontxelo-jotzaileak, Mariaje Arratibel eta Leire Cuerva flauta-jotzaileek eta Agurtzane Albisua pianistak parte hartuko dute, hainbat orkestratan aritzen diren beste musikari batzuekin batera.