Plazaola Urola triatloi klubaren San Silbestre eguneko kros mistoaren 6. edizioa egin dute gaur arratsaldean. Parte hartzaileek 2,5 kilometroko bi itzuli egin dituzte. Beñat Ibañez zumarragarra eta Miren Bastida azpeitiarra nagusitu dira. Bigarren postuan Batirtze Gabirondo zumarragarra eta Andoni Ormazabal urretxuarra sailkatu dira eta hirugarrenean Vanessa Cerrajero eta Antonio Carmona azpeitiarrak.