Igande honetan, 10:00etatik aurrera, Gabon Kopa pilota txapelketako finalak jokatuko dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
Hasteko, B finalak jokatuko dira. Aurrebenjamin mailan, Jon eta Iker legazpiarrek, Ekai eta Iñaki legazpiarren aurka jokatuko dute.
Benjamin mailan, Goierri klubeko lau pilotari lehiatuko dira: M.Erostarbe eta A.Andueza, A.Castillo eta P.Zufiaurreren aurka. Kimu mailan, Beloki pilota eskolako L.Ruiz de Gordoa eta M.Gabirondok, Goierri pilota eskolako G.Urretabizkaia eta H.Gorostidirekin neurtuko dituzte indarrak.
Ondoren, final nagusiak jokatuko dira. Aurrebenjamin mailan, Belokiko M.Zabalo eta M.Ruiz de Gordoa Legazpiko Haritz eta Anderren aurka lehiatuko dira. Benjamin mailan, Goierriko U.Madinak eta J.Ibañezek, U.Ormaetxea eta O.Galparsororekin neurtuko dituzte indarrak.
Kimu mailan, Aiert eta Ager legazpiarrek, Goierri pilota eskolako P.Mendizabal eta M.Abarrategiren aurka jokatuko dute. Haur mailako B mailan Goierriko lau pilotari lehiatuko dira: A.Perez eta A.Enrique, L.Telleria eta M.Cruzen aurka. Bukatzeko, haur mailako A mailako finalean Zazpi Itturi klubeko O.Gorostidik eta X.Juantorenak, Behar Zana klubeko B.Eizagirre eta B.Larrarteren aurka jokatuko dute.
Partiden ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo dute. Goierri pilota eskolako arduradunek pilotazale eta herritar guztiei gonbita luzatu diete, herriko eta inguruko herrietako pilotari gazteak ezagutzera eta pilotaz gozatzera.
Goierri pilota eskolaren Gabon Kopa txapelketa abenduaren 8an hasi zen. Sailkatze faseko azken partidak abenduaren 28an jokatu ziren.
Aurrebenjamin, benjamin, kimu eta haur mailako haurrak parte hartzen ari dira, binaka. Urretxu eta Zumarragako Goierri eta Beloki pilota eskoletako haurrez gain, Ezkio, Legazpi, Azkoitia, Villabona eta Amezketako pilotariak parte hartzen ari dira. 104 pilotarik parte hartu dute guztira eta 120 partida jokatuko dira guztira.