ZUbertsotan bertso eskolak ekin dio 2024ko bertso kateari. Hona Aitor Lizarazu 'Ginz'-ek jarritako 'Azkenean!' bertso sorta.
- Egilea: Aitor Lizarazu Ginz
- Gaia: Azkenean!
- Doinua: Andre txarraren bentajak! (Txirrita)
Azkenerako iritsi zaigu
espero gendun berria!
Gure herritan bi kiroldegi
baina biekin erdia!
Urte amaieran ulertu dira
udalak eta herria…
Kalebarrenen egingo dute
kiroldegitzar berria!Albiste gehio ere badira,
eta noan azaltzea:
Urkulu ta Otegi dijoaz
elkarrekin bazkaltzea,
Europa ta Rusia pakea
zintzo doaz sinatzea…
Ta armen diruaz kenduko dute
mundu hontako gosea!Azkenerako klima aldaketa
hasi zaigula sendatzen,
ta munduko desoreka latzak
ari direla txikitzen…
Adimen artifiala ez dabil
arimak artifizialtzen…
Ta Aita Santuak esan digu
“guztia broma izan zen!”Etxebizitzak jaitsiko dira
orain daudenan erdira,
bankuek kutxa zabaldu dute
denok hartzeko neurrira…
Baina gaur inuxente eguna,
ta begitara begira:
hobe esandakoen erdiak
egia izan balira!