Gaur Keixpe zikloko laugarren eta azken saioa izango da. Muare taldea arituko da, 19:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Berezia izango da, publikoa ere oholtza gainean izango baita.
Muare Eli Beraza Sorarrain donostiarrak eta Maddi Gerriko Fariñas segurarrak osatzen dute. Balio Dute kolektiboko partaideak dira eta haren zigilupean argitaratu dute beraien lehen diskoa.
Keixpe zikloko emanaldiak bereziak dira: irrati bidezko kontzertu-elkarrizketa baten modukoak dira, audioa zuzenean grabatzen da, eta ondoren podcast gisa argitaratzen dira KKinzona irratiaren eta Badok atariaren bidez.
Informazio gehiago eta diskoa entzungai, hemen.
Zikloa Kalegorrian elkarteak antolatu du, bi udalen laguntzarekin.