Comunitat Valenciana 1969 klasikoa izango da bere lehen lasterketa
Nicolas Alustiza txirrindulari zumarragarrak Euskaltel-Euskadi taldearekin fitxatu du eta, beraz, profesional mailan arituko da. Bere lehen lasterketa Comunitat Valenciana 1969 klasikoa izango da, urtarrilaren 20an.
Euskal taldeak urtarrilaren 10etik 18ra Alteako Cap Negret hotelean egonaldia egingo du, denboraldi hasiera prestatzeko.