Joan zen larunbatean Irene Paredes futbolari legazpiarra omendu zuten bere jaioterrian, Munduko Kopa eta Txapeldunen Liga irabazi dituela eta. Omenaldian Urretxu eta Zumarragako Urola Kirol Elkarteak ere parte hartu zuen, Paredesek Urolan jokatu baitzuen.
Bi partida jokatu ziren eta bietan Urolaren eta Ilintxaren emakumezko taldeek jokatu zuten. Lehen partidan Ilintxako eta Urolako beteranoek jokatu zuten. Urolak irabazi zuen, 0 eta 1. Gola Gurutze Fernandez urretxuarrak sartu zuen. Gurutze Ireneren taldekidea izan zen Athleticen. Bigarren partida Urolaren eta Ilintxaren lehen taldeek jokatu zuten. Urola nagusitu zen, 0 eta 5.
Opari banaketa ere egin zuten. Urolak jokalariek sinatutako kamiseta oparitu zion Paredesi. Kamiseta Amaia Aranburu zuzendaritzako kideak eta Igone Amado jokalariak eman zioten. Bestalde, Amaia Elgarresta zumarragarrak lore sorta bat oparitu zion Paredesen amari (Inma Hernandez). Elgarresta Paredesen entrenatzailea izan zen eta harreman estua du berarekin eta bere familiarekin.