Iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea eskatuko dute, Sarek deituta
Sarek manifestazioa deitu du hilaren 13rako. Bilbon egingo dute eta 16:00etan abiatuko da La Casillatik. Iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea eskatuko dute. Urretxu eta Zumarragan autobusa antolatu dute. 14:00etan abiatuko da Areizaga-Kalebarrenetik. Osaba, Motz, Berit, Huts eta Hirukia tabernetan eta LAB sindikatuaren egoitzan eman daiteke izena. Baita 680 16 30 19 telefono zenbakira deituta ere.
Atzo arratsaldean agerraldia egin zuten, manifestazioaren berri emateko eta herritarrei parte hartzera deitzeko. Bi herrietako hainbat talde, alderdi, sindikatu eta tabernek ekimenarekin bat egin dute: ELA, EH Bildu, LAB, Koordinadora Feminista, Ernai, Goierri Powerlifting, Goierri Kirol Elkartea, Lekaio, Lurra dantza taldea, erraldoien konpartsa, Zuhaitzaren Soinua kolektiboa, Zarraparraz, Goierri pilota elkartea, Motz taberna, Krak taberna, Osaba taberna, Huts taberna, Berit taberna, Ederrena taberna, Amalur elkartea eta Urretxu-Zumarraga Gazteleku.
Hainbat herritarrek ere bat egin dute: Miriam Luki, Iñaki Etxaniz, Josune Zarandona, Josetxo Mujika, Aritz Egea, Uxue Kerejeta, Manex Mantxola, Andoni Oruesagasti, Garbiñe Gonzalez de Durana, Javi Etxaniz, Xabier Zaldua, Maitane Ormazabal, Arantxa Corrales eta Antxiñe Mendizabal.
Miriam Lukik eta Iñaki Etxanizek testu bat irakurri zuten. Horra hor testua.