Urretxuko Udalak +65 foroan parte hartzeko deialdia egin du. Urtarrileko saioan, abiapuntu bezala, urteko planifikazioa eta edukiak finkatuko dira parte hartze prozesu baten bitartez. Saio hori urtarrilaren 18an izango da: ohi bezala, hileko azkenaurreko ostegunean, 17:00etan, Urretxuko udaletxean.
+65 Foroa, 65 urtetik gorako pertsonen ordezkaritza organoa da eta haien ongizatea lortzeko politika eta jardueren plangintza, exekuzioa eta jarraipena ditu helburu. Iritzi, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko espazioa da: zure herrian nola zahartu nahi duzun hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko aukera.
2024ko bilerak urtarrilaren 18an, otsailaren 22an, martxoaren 21ean, apirilaren 25ean, maiatzaren 23an, ekainaren 20an, irailaren 19an, urriaren 24an eta azaroaren 21ean izango dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora, 693 900 568 telefonora edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera jo daiteke.