ZUbertsotan bertso eskolak ekin dio 2024ko bertso kateari. Hona Irati Sanchez de Arevalok jarritako 'Etxagabeei' bertso sorta.
- Egilea: Irati Sanchez de Arevalo
- Gaia: Etxagabeei
- Doinua: Dozena bat bertso berri
Lozaku baten bildotsa
Toki hotza da baldosa
Ezikusia egiten dugu
Ta ez da aproposa
Kartel batean ahotsa
Gaua luze, egun motza
Arkupe gabe negu zein uda
Biak dira hotza
Ezikusiaren fana
Hori dugu bizi plana
Etxe, ur bero, arropa garbi
Pribilegio bana/dana
Zure zama, nire zama
Kexatzen gara andana
Beti gutxien ematen duna
Da gehien daukana
Urte berriaren aro
Desioak mila klaro
Izan nahi dugu pertsona hobe
Ta aberatsago
Eskatzerikan badago
Eman dezagun abaro
Behintzat ez dadin gurean egon
Bat ere gehiago