Larunbatean Espaniako ziklo-kros txapelketa egin zuten Amurrion. Aner Irizar kadete zumarragarrak lasterketa bikaina egin zuen eta laugarren postuan sailkatu zen. Lehen postuan Benjamin Noval asturiarra sailkatu zen, bigarrenean Raul Lopez kantabriarra eta hirugarrenean Seff Van Kerckhove kataluniarra. Irizarren hurrengo lasterketa Benidormekoa izango da. Horrekin amaitutzat emango du ziklo-kros denboraldia. Irizarrek denboraldi bikaina egin du. Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak eta Ormaiztegiko lasterketa irabazi ditu, besteak beste.