
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Urretxun: hainbat dendetan eta Zumarragako Udalaren bulego batean lapurretak egitea leporatu diote. Segurtasun sailak azaldutakoaren arabera, Urretxuko lurrindenda batean lapurtzen ari zen bitartean atxilotu zuten, 05:30ak aldera. Ertzainak ikusi zituenean korrika hasi zen. Ertzainek sarraila bortxatu zuela eta dendaren barrualdean dena nahastuta zegoela ikusi zuen eta gizonezkoa harrapatzea lortu zuten. Bihurkin bat, eguzkitako betaurreko batzuk eta txanpon ugari zeramatzan. Atxilotuak 21 urte ditu eta Ertzaintza gau berean egindako hiru lapurreten egilea den ala ez ikertzen ari da. Lapurreta horiek Urretxuko argidenda batean eta taberna batean eta Zumarragako Udalaren bulego batzuetan izan ziren. Gizonezkoa joan zen asteazkenean ere atxilotu zuten, Hernaniko taberna batean lapurretan egin ondoren. Gainera, Madrilgo epaitegi batek bere atxiloketa agindu du.