Urretxuko Udalak Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak 2024 urtean egingo dituen bileretan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.
Mahaia 2012. urtean jarri zen martxan eta iritziak eta bizipenak partekatzeko eta hausnartzeko gunea da, errespetuz eta ekitatez. Komunitateko hainbat eragilek parte hartu ohi dute bertan.
Elkartruke prozesu horren bitartez aukerak sortzen dira aniztasuna aberastasun gisa ulertzen duen bizikidetza bat sustatzen duten jarduerak antolatzeko eta horietan parte hartzeko.
Bilerak hileko azken ostegunetan egin ohi dira, 18:00etan, Udaletxeko portaloian.
2024an ondorengo bilerak aurreikusten dira: urtarrilak 25, otsailak 29, martxoak 21, apirilak 25, maiatzak 30, ekainak 27, irailak 26, urriak 31 eta azaroak 28.
Parte hartu edo informazio gehiago nahi dutenek 693 900 568 telefono zenbakira deitu dezakete edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzi.