Urretxuko Udalak Sormonak sormen lehiaketako sariak banatu ditu gaur arratsaldean. Sormen lehiaketa horretan Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetan ikasten duten 14-18 urteko gazteek parte hartu dute. Helburua gazteek sormena garatzea eta nerabezaroaren ikuspegi positiboa zabaltzea izan da. Parte hartzaileek sortu nahi duten hori garatzeko baliabideak eta adituen laguntza izan dituzte.
Sari banketa ekitaldian Maialen Fidalgo zinegotziak eta Beñat Zamalloa Gazteria teknikariak parte hartu dute. Bakarkako bi lan original saritu dira: Leire Ferrero Muñozena eta Olaia Castro Vicenterena. Ferrerok margolan bat egin du eta Castrok abesti bat konposatu du.
Taldekako lanei dagokienez, beste bi lan saritu dituzte. Alba Rubio, Vika Lesmes, Irantzu Serrano, Maialen Segurola, Mafer Cervantes, Naiara Mora, Malen Arnaiz, Naira Barreros eta Soad Castrok artelan bat aurkeztu dute. Aner Pozo, Julen Agirre, Xabat Arroitaonandia eta Hodei Salaberriak, berriz, kart bat egin dute. Gainonteko parte hartzaileek diplomak jaso dituzte.