Asier Teijeira futbolari zumarragarraren Unionistas taldeak Kopako final zortzirenetako kanporaketa jokatu zuen atzo Bartzelonaren aurka. Salamancakoek partida bikaina egin zuten eta Bartzelonari aurre egin zioten, baina ezin izan ziren nagusitu. 1 eta 3 galdu zuten. Bartzelonak jokalari onenak zelairatu behar izan zituen norgehiagoka irabazteko. Teijeira 78. minutuan zelairatu zen, markagailua iraultzeko asmoarekin. Ez zuen lortu, baina aukeraren bat sortu zuen eta Bartzelonakoek faltaren bat egin behar izan zioten. Argazkian, Teijeira Urretxu eta Zumarragatik partida ikustera joan ziren bere lagunekin.