Nicolas Alustiza txirrindulari zumarragarra, tropelaren buruan, profesional mailako lehen lasterketan
Nicolas Alustiza txirrindulari zumarragarrak Euskaltel-Euskadi taldearekin fitxatu du eta atzo egin zuen debuta profesional mailan. Bere lehen lasterketa Comunitat Valenciana 1969 klasikoa izan da. Tropelean heltzea lortu zuen, irabazlearen denbora berean. Gainera, beheko argazkian ikusi daitekeen moduan, tropeletik tiratzeko indarra izan zuen. Gaur Castelloko sari nagusian lehiatuko da.