Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Borrufa txapelketa entzutetsuko eslalon erraldoia irabazi du gaur. Bigarren postuan Rafael Belis frantziarra sailkatu da eta hirugarrenean Pablo Etxegoien espainiarra. Garitano txapelketa bikaina egiten ari da: atzo eslalona irabazi zuen.
Borrufa txapelketa Andorran jokatzen da. Aurtengo edizioa gaur hasi da eta ostegunean bukatuko da. 37 herrialdetako eskiatzaileak parte hartzen ari dira.