Realak ligako partida jokatu zuen larunbatean Vigoko Celtaren aurka eta gaur Kopakoa jokatuko du talde beraren aurka. Musti Taldeko Ines Ugartemendia, Ramon Zufiria, Javier Segura, Antonia Mateos eta Iñaki Ruiz de Egilaz Vigora joan ziren ostiralean Realaren partida ikustera eta iritsi berritan Kopan talde beraren aurka jokatzea tokatu zitzaiola jakin zuten. Hala, egonaldia luzatzea erabaki zuten. Bost egun emango dituzte bertan.
Larunbatean Realak Galizia Txuri-Urdin eta Eibarko Errealzaleak Realaren lagun taldeekin eta Celtaren Movidas Celestes eta Centolos Celestes lagun taldeekin bazkaldu zuten. Atzo Realaren entrenamendua ikustera joan ziren eta hainbat jokalarirekin eta entrenatzailearekin argazkiak atera zituzten. Gaur gauean Kopako partida ikusiko dute. Larunbatean lesio larria egin zuen Aihen Muñoz jokalariari animoak eman nahi dizkiote eta horretarako pankarta egin dute.
Musti Taldeko beste bi kide ere, Emilio Hernandez eta Maribel Zabala senar-emazteak, Vigon daude.