Urretxuarrak DDT efektu berezien enpresan lan egiten du eta 'La sociedad de la nieve' pelikulan lan egin dute
Oihana Bikuña urretxuarrak Karakterizazio eta Makillaje Profesionala gradua egin zuen eta Bartzelonako DDT efektu berezien enpresan lan egiten du. Enpresa horrek Oscar saria irabazi zuen El laberinto del fauno pelikulan egindako lanagatik eta aurten berriro Oscar sarietarako izendatu dute, La sociedad de la nieve pelikulan egindako lanagatik. Bikuñak ere pelikula horretarako lan egin du. La sociedad de la nieve pelikula bi Oscar saritarako izendatu dute: Makillajea eta ile apainketa (DDT enpresak arlo horretan lan egin du) eta Nazioarteko pelikula onena. Sari banaketa ekitaldia martxoaren 10etik 11rako gauean egingo da. Beste lau izendatuak Golda, Maestro, Oppenheimer eta Pobres criaturas dira.
Goierriko Hitzak Bikuñaren lanari buruz egindako erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.