Aldundiak 13 milioi baino gehiago inbertituko du
Gipuzkoako Foru Aldundiak 13 milioi baino gehiago inbertituko ditu GI-631 errepidearen bigarren fasean. Lehenengoan egin zen bezala, errepidea zabaldu egin da hirugarren errei bat egin ahal izateko. Hiru erreiko errepide zati berriak 1,3 kilometroko luzera izango du. Obra aurten hastea espero dute eta 31 hilabeteko iraupena izango du.