Zurigainek, Gainzuri ikastetxeko guraso elkarteak, hitzaldia antolatu du hilaren 30erako. Haurren larrialdi egoera ezberdinetan eman beharreko lehen pausoez hitz egingo dute. Hizlariak Ane Zurutuza pediatra eta Salo Aranburu pediatriako erizaina izango dira. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da, 16:45ean. Zurigain elkarteak gonbita luzatu die Urretxu eta Zumarragako guraso eta irakasle guztiei. Baita interesa izan dezaketen gainontzeko herritarrei ere.