Otsailaren 3an Palestinarekin elkartasun jaialdia egingo dute gaztetxean. 12:00etan, BDZ taldeko Txuri Ollok egungo egoeraren jatorriari buruz, apartheid egoerari buruz eta boikotari buruz hitz egingo du. 14:00etan elektrotxaranga batek joko du eta Osaba tabernan pintxoak jateko aukera egongo da. 18:00etan tekno-punk kontzertua egingo dute: Kataluniako ECM eta Luz Silenciosa, Belgikako Discokiller eta Euskal Herriko Grumo taldeek joko dute. Bukatzeko, Tekrroriker, Iolo, Unaikox eta Elusive DJekin dantzatuko dute. Kontzertuko sarrerak 7 euro balio du.