Urteroko moduan, Urola Garaia mankomunitateko Turismo bulegoak Madrilgo Fitur azokan parte hartu du. Aurten, Urola Garaia erkidegoko mendi eta haranen standean eman dute ezagutzera. Gainera, aurten Urola Garaiarekin lotura estua duten bi ekimen aurkeztu dira: Chillidaren jaiotzaren mendeurreneko ekitaldiak (Chillidak Legazpiko Patrizio Etxeberria lantegian egin zituen hainbat obra eta Chillida Lantokia museoa Legazpin dago) eta Zumarragako Udalak Zumarraga Bide Bizia marka turistikoa aurkeztu du. Marka horrek hiru ibilbide biltzen ditu: herrigunekoa, industriala eta naturarekin lotutakoa.