Nicolas Alustiza Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari zumarragarrak erorketa izan zuen larunbatean Mallorcako challengean eta lepauztaia hautsi zuen. Alustizak lehen denboraldia du profesional mailan. Urtarrilaren 20an egin zuen debuta, Valentzian. Biharamunean Castelloko proban parte hartu zuen eta ondoren Mallorcan hiru proba kateatu ditu. Hirugarrenean erorketa izan zuen eta geldialdi egin beharko du.