Ortiz-Revuelta familiak azken eguna egin zuen atzo Soraluze kaleko Tino kafetegian. Arratsaldean pintxoak eta edaria doan zerbitzatu zituzten, hamarkada hauetan guztietan bezero izan dituztenei eskerrak emateko. Herritar asko hurbildu ziren eta une hunkigarriak bizi izan ziren.