Iñigo Grandes 46 urteko urretxuarra lan istripuan hil zen ostiralean, Pasaiako portuan. Grandesek zaintzaile bezala lan egiten zuen eta kamioi batek jota hil zen. Lankideek kontzentrazioa egin zuten igandean gertaera salatzeko. Hileta elizkizuna gaur izango da, 18:00etan, San Martin de Tours elizan.