'Zuekin Azoka' bonuak ostegunean jarriko dira salgai
Zumarragako Udalak Zuekin Azoka bonu kanpainaren bosgarren edizioa jarri du abian. 10 euroren truke 20 euroko erosketa egin ahal izango da. Bonuak ostegunean jarriko dira salgai, Zelai Arizti kultur etxean. Ostegunean eta ostiralean kultur etxean erosi ahal izango dira (09:30etik 14:30era) eta larunbatean azokan bertan. Pertsona bakoitzak bonu bat eros dezake. Adinez nagusia izan behar da eta NANa erakutsi. Larunbat honetako azokan hasi ahal izango dira bonuak erabiltzen. Bonuak erabiltzeko azken eguna martxoaren 24a izango da.
Bonuek 20 euroko balioa dute, baina erosleek 10 euro bakarrik ordaindu behar dute. Beste 10 euroak udalak jartzen ditu. 20 euroko bonuak 5 euroko lau txarteletan zatituta emango dira, erabilera errazteko. Erosketaren zenbatekoa gutxienez bost eurokoa izan beharko da.