Musti Taldeak Diego Alvarez, Ibon Amutxastegi eta Luis Miguel Heras Realeko jokalari ohiak omendu ditu
Musti Taldeak Diego Alvarez, Ibon Amutxastegi eta Luis Miguel Heras Realeko jokalari ohiak omendu ditu gaur. Alvarez eta Amutxastegi eibartarrak dira eta bertako lagunekin etorri dira. Realean jokatu aurretik Eibarren jokatu zuten eta ekitaldian Eibar taldean jokatu zuten urretxuar eta zumarragarrek ere parte hartu dute: Vicente Azkarate, Miguel Angel Kortabarria, Jesus Mari Biain eta Angel Manuelek.
Bisitaldia Julio eta Juan Domenech anaiek Zelai Arizti aretoan duten erakusketan hasi dute. Izan ere, Julio eibartarren laguna da eta Eibar taldearen armarriaren egurrezko taila bat egin die. Poteoa egin ondoren, Urzubi tabernan bazkaldu dute.