Isabel Rodriguez Etxebizitza eta Hiri Agendako ministroak Eitzanko alokairuzko 108 etxebizitzen obra bisitatu du. Eusko Jaurlaritza da etxebizitza horiek egiten ari dena, Next Generation funtsen laguntzarekin. Rodriguezek Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuarekin, Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkariarekin eta Mikel Serrano alkatearekin bisitatu du obra.
108 etxebizitzak hiru eraikinetan banatuta daude. Bakoitzean 36 eraikiko dituzte. 95ek bi logela izango dituzte eta gainontzekoek hiru. Guztiek garajea izango dute. Obra urte amaieran bukatuko dute.
Serranok Etxebiden izena eman duten herritarren artean 258k alokairuzko etxeak eskatu dituztela esan du. Horietatik, 99 gazteak dira (36 urtetik beherakoak).