Kalebarreneko aparkalekua itxi egingo dute, Forjas eremuko etxebizitzak egiteko. Aparkalekua asteazkenean itxiko da, 08:00etan. Herriaren eraldaketa prozesu honetan, udalak herritarren ulermena eskertu du eta barkamena eskatu die lanak eragin ditzakeen eragozpenengatik. Forjas eremuan 120 etxebizitza eta plaza handi bat eraikiko dira. 76 etxebizitza promozio librekoak izango dira eta 44 babes ofizialekoak.