Goierri kirol elkartearen powerlifting sailak txapelketa egin zuen atzo Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ekitaldiak sekulako arrakasta izan zuen, jende asko elkartu baitzen harmailan eta giro bikaina izan baitzen. Goierrik antolatzen duen lehen txapelketa da eta PWR Navarra klubaren laguntza izan du.
Kirol hau ezagutzeko aukera bikaina izan zen. Powerliftinga indarreko kirol bat da. Halterofiliaren antzekoa da. Halterofilian bi ariketa egiten dira eta honetan, berriz, hiru egiten dira. Txapelketetan hiruen batuketa egiten da eta kilo gehien altxatzen duenak irabazten du. Halterofilian esplosibitateak garrantzia handiagoa du. Powerliftingean, berriz, indarrak.