Zumarragako Galeperra elkarteak ez ohiko batzar orokorra egin zuen atzo elkartearen etorkizunari buruzko behin-betiko erabakia hartzeko. Zumarragako Udalak elkartea berriro ireki ahal izateko obra handi bat egitea eskatu die eta aurrekontua eskatzea erabaki dute. Horretaz gain, zuzendaritza aldatu dute.
Aurrekontua jasotzen dutenean bazkideei aurrekontuaren berri emango diete eta obra ordaintzeko prest dauden galdetuko diete. Prest daudenekin aurrera egingo dute eta gainontzekoek bazkide izateari utziko diote. Nahikoa bazkide ez badaude, bazkide egiteko aukera emango dute. Aurrera egitea lortzen badute, Galeperrak taberna izateari utziko dio.
Galeperra herriko elkarte zaharrena da. 100 urte bete zituen iaz.