Zumarragako Jai Alai kaleko obra hilaren 16an bukatuko da (datorren ostiralean). Helburua kale horretan oinezkoei lehenetasuna ematea izan da. Horretarako, oinezkoen eremuak handitu egin dira eta lorategiak, eserlekuak eta paperontziak jarri dira. Aurrekontua 527.000 eurokoa izan da eta Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak 513.000 euroko diru-laguntza eman du.