Urretxuko Udalak 10.000 euroko partida bat onartu du herriko gazteei etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko. Helburua beraien emantzipazioa erraztea da. Partida handitu egingo da, beharrezkoa bada. Laguntza hori, Eusko Jaurlaritzaren Emantzipa programaren laguntzari, Alokabideri eta Lilibason egiten ari diren alokairuzko hogei etxebizitzei gehitu behar zaie. Gazteentzako izango diren etxebizitza horien obra aurki bukatuko da. Alderdi guztiek alde bozkatu dute.