Haurrak eta gazteak izan dira arratsaldeko lehen orduetako protagonistak. Dantza saioa egin dute musika eskolako ballet taldeko ikasleek Belokin, eta disko festaren doinuak gogor ari dira astintzen Gernikako Arbola plazako aterpea. Kalean, mozorro ugari.
Mozorrotuta dabiltza gazteak kalean.
Urteroko inauteri erronda egiten ari dira. Goizean abiatu dira plazatik, eta Ipeñarrieta baserrian amaituko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 21 milioi euro jarri ditu Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidea zabaltzeko lanetarako. Segurtasuna eta erosotasuna «nabarmen» hobetuko direla adierazi du diputazioak.